atxiloKETAK

Atxiloketen aurrean "herri bezala erantzuteko" eskatu dute Andoainen

[YouTube]http://youtu.be/mix47SI4frU[/YouTube] 'Bake bidean atxiloketarik ez. Konponbide garaia da' lelopean hainbat lagun bildu dira Goiko plazan. Inaxio Otaño eta Iñaki Igerategik torturak jaso izana salatu dute.

2012ko otsailaren 25a
16:09
Entzun

Inaxio Otaño eta Iñaki Igerategi herrikideen atxiloketa eta kartzelatzeak salatu dituzte berriro Andoainen, eta halako egoeren aurrean "herri bezala erantzuteko" eskatu dute, elkarretaratze batean. Bake bidean atxiloketarik ez. Konponbide garaia da lelopean hainbat lagun bildu dira Goiko plazan. Bost minutuz bertan egon ondoren, Zumea plazarako bidea hartu dute. "Sekulako garrantzia dauka herri bezala ematen dugun erantzunak".

Guardia Zibilak atzeman zituen Otaño eta Igerategi, ETArekin lotuta, eta Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo espetxera bidali zituen. Otaño eta Igerategik torturak jaso izana salatu dute.

Bien neska-lagunek haiekin egoteko une bat izan zuten, eta esan zieten jende asko mobilizatu dela atxiloketen aurka.

[YouTube]http://youtu.be/nGQlL0m8JHc[/YouTube]

Bideoak: 'Aiurri'.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.