«ETAren aurka denak balio duen premisaren barruan», urte luzeetan Zuzenbide Estatua eta oinarrizko giza eskubideak etengabe urratu direla eta gizarteak ezin duela hori onartu ohartarazi du Lokarrik. Astearteko atxiloketak horren adibide direla adierazi du, eta ikusi dituen lau «irregulartasun» salatu ditu.
Lau bilbotarrak atxilotu zituzten unean hedabideek pertsona horien datu eta argazkiak zabaldu zituztela azaldu du, eta hori ez dela zilegi, edozein pertsonari gorde behar zaiolako errugabetasun presuntzioa. Hori guardia zibilen aurrean ustez onartu dituzten atentatuen berri emanda ere urratu dela salatu du. Errugabetasun presuntzioa epaiketa egin arte mantendu behar dela. Atxilotuak inkomunikatuta daudela eta NBEk torturen prebentziorako gomendatutako neurriak ez direla ezarri ere txarretsi du.
Atxiloketen inguruan izandako «lau irregulartasun» salatu ditu Lokarrik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu