Atxilotu bat Bilbon, metroko zaindari bati erasotzeagatik
BILBO. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Bilbon gizon bat atxilotu zuten iragan astelehenean, metroko zaindari bati eraso egiteagatik. Polizia iturrien arabera, 29 urteko gazteak txartelik gabe bidaiatu nahi zuen, eta Santutxuko geralekuan ordaindu gabe pasatzen saiatu zen. Zaindariek, ostera, geratu egin zuten, eta gizonak haietako baten aurka egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu