Atxilotu bat neska adingabe bat bortxatzea egotzita

Urriaren bukaeran gertatu zen ustezko bortxaketa, baina neskak, 13 urtekoa bera, ez zion inori esan, «lotsagatik»

Erredakzioa
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak 36 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, 13 urteko neska bat bortxatzea leporatuta. Neska, atxilotutako gizonaren alabaren laguna, haren etxean egun batzuk pasatzen ari zela jakinarazi du Poliziak. Bortxaketa urriaren 21ean gertatu zela gehitu dute, baina neskak ez zuen ezer esan «lotsagatik eta bere lagunari une txarra ez pasarazteagatik».

Atxilotuaren alabaren gelan lo egin eta hurrengo egunean, etxean beste inor ez zegoenean, gelan sartu eta bertan jazarri zitzaion. Gertatutakoaren berri ez zuen eman, baina depresioa sorrarazi zion erasoak adingabeari. Depresioaren ondorioz, bere buruaz beste egiten ahalegindu zen neska.

Zauriak sendatu ostean, harrera zentro batera bidali zuten adingabea, eta hango tutoreari eta psikologoari gertatutakoaren berri eman zien. Adingabeak ez zuen salaketa jarri nahi izan, baina zentroko arduradunek salaketa jarri zuten gertaeren berri izan zutenean, abenduaren 14an.

Adingabeen fiskalarengana jo zuten arduradunek, adingabeak esandakoaren berri emateko, eta sexu delituen protokoloa hasi zuen Espainiako Poliziak. Salaketa jarri ostean, adingabearen miaketa egin zuten ospitale batean, harrera zentroko langile baten laguntzarekin. Bitartean Poliziak kasua ikertu eta R.S.C. 36 urteko Iruñeko bizilaguna atxilotu zuen atzo.

Bi gizon, espetxeratuta

Bestalde, aurreko asteartean atxilotutako bi gizon espetxeratu ditu Ertzaintzak, adingabe bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Abenduaren batean gertatu zen ustezko sexu erasoa, Bilboko Errekalde auzoan.Bi gizonek Entrecanales kalean oinez zihoan adingabe bati eraso zioten, eta immobilizatu zuten bien artean. Neskak mugitzeko aukerarik ez zuenean sexu erasoa egin zioten, labana zorrotz batekin mehatxatzen zuten bitartean. Labana hori baliatuta, hainbat ebaki egin zizkioten gorputzean emakumea- ri.

Hil hasierako erasoaren ustezko egileak abenduaren 14an atxilotu zituzten, eta ostegun gauean epailearen aurrera eraman ostean, biak espetxeratu dituzte, sexu erasoa egotzita. Ertzaintzak jakinarazi du bi gizonek delitu aurrekariak dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.