Erasoa

Atxilotu dute Barañainen aizkoraz larri zauritu duen lagunaren ustezko erasotzailea

Peraltan harrapatu du Guardia Zibilak. 57 urteko gizonezkoa da. Erasoa jaso duena larri dago. Hipotesien arabera, lan arazoak leudeke erasoaren oinarrian.

2007ko otsailaren 28a
15:46
Entzun
Gaur goizean Barañainen (Nafarroa) goizeko zazpi eta erdiak aldera pertsona batek beste bati hainbat aizkorakada eman dizkio, eta harrezkero herriko Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila erasotzailearen bila aritu dira. 11:50 aldera atxilotu du ustezko erasotzailea Guardia Zibilak, Azkoien-en (Nafarroa).

Atxilotutakoa 57 urteko gizonezko nafarra da (J.A.U.V), Melidakoa sortzez eta Mutiloabeitiko bizilaguna. Erasoa jaso duena, gizonezkoa da (I.P., 45 urte) eta larri dago Nafarroako Ospitalera; hala ere, ez du hiltzeko arriskurik.

Zabaldu den hipotesiaren arabera, lan arazoak leudeke erasoaren oinarrian. Biktimak lanbide liberal bat duela agertu dute, eta ordain konturen bat legokeela tartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.