gizartea

Atxilotu dute Bilbon bi lagun labankadaz zauritu dituen adintxikikoa

Biktima bat oso larri dago. Besteari sendagiria eman diote gaur.

2010eko azaroaren 1a
15:07
Entzun
Ertzaintzak 17 urteko mutil bat atxilotu du gaur eguerdian Bilbon, atzo bi lagun labankadaz zauritu zituela egotzita. Erasoan beste hiru adintxikikok hartu zuten parte, eta horiek ere atzeman ditu Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez.

Bi biktimak erietxera eraman zituzten, eta haietako bat oso larri dago. Besteari sendagiria eman diote gaur.

Begoña auzoan izan zen erasoa, gauerdian. Erasotzaileak bati sabelaldean sartu zion labana, besteari bizkarrean, betiere aipatutako iturrien arabera. Biktima batek eman zion gertaeraren abisua Ertzaintzari, baina hau hara heldu zenerako erasoaren egileak ihes eginak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.