Foruzaingoak jakinarazi duenez, 04:36 zirela gertatu da ezbeharra, PA-30 errepidean, Taxoaren (Nafarroa). Motorra errepidetik irten da, Taxoare parean, eta gidaria tokian bertan hil da. Uharteko 49 urteko bizilagun bat da hildakoa.
Foruzaingoak beste gizonezko bat atxilotu du, istripuaren erantzulea delakoan. Iturri ofizialek azaldu dutenez, auto baten aleroi zatiak aurkitu dituzte ezbeharra izan den tokitik gertu, eta motorrak ere kolpe arrastoak zituen atzealdean.
Foruzainak goizean eman du istripuaren berri, baina zehaztu du hildakoaz gain inor ez zela istripua gertatu den lekuan. Atxilotutako gidaria abokatu batekin joan da gero polizia etxera, eta positiboa eman du alkohol proban. Asteazkenean deklaratu beharko du epailearen aurrean. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta laguntzeko betebeharra ez betetzea leporatzen diote.