Epaituko dituzten hamabi gazteak atzeman zituzten boladan beste 14 ere atxilotu zituztela agertu du Iñaki Iribarren Askatasunako kideak. 14 lagun horiek atxilotu zituztenean adingabekoak zirela agertu du, eta artxibatu egin zutela haien kontrako kasua. Beste hamabiek, ordea, joan den hilean jaso zuten epaiketarako deia, "Auzitegi Nazionalak hamar urtez axolagabekeriaz jokatu ondoren"", salatu du Iribarrenek.
Era berean, guztiei Lege Antiterrorista ezarri zietela salatu du, eta hainbat kale eraso leporatuta, 9 eta 58 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituela Fiskaltzak haien kontra; guztira 401 urte. Izan ere, eraso horien harira ETAko kide izatea leporatzen diete.
Irabarrenek agertu du bitxia dela epaiketa hori orain egitea, ETA su-etenean denean eta konponbide prozesu bat abian jarri nahi denean. Hori dela eta, Espainiako Estatua "errepresioa biderkatzen" ari dela irtzi dio, "prozesua baldintzatzeko".
Atxilotu eta hamar urtera epaituko dituzte hamabi nafar
Irailaren 22an hasiko da Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1996an kale erasoak egotzita Nafarroan atxilotu zituzten hamabi gazteren aurkako epaiketa. Orotara 401 urteko espetxe zigorra eskatzen dute haien kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu