'18/98 auzia'

Atxilotu zutenean torturapean deklaratu zuela azaldu du Egibarrek

Atxilotu zutenean jasandako torturen azalpena eman du Mikel Egibarrek. Madrilera bidean jo egin zutela eta mehatxu egin ziotela azaldu du. Gainera bidean itxurak egin zituztela azaldu du hil egingo zutela sinistarazteko. Bost egunez torturak jasan eta gero epailearen aurrean deklaratzeko gaitasunik ez zuela adierazi du; Guardia Zibilak prestatutako deklarazioa sinatzera behartu zutela.

2006ko apirilaren 18a
15:35
Entzun
Hain zuzen, Egibarren aurako akusazioak atxilotu zutenean egindako deklarazio horietan oinarrituta daude. Auzipetuak adierazi du torturapean egin zituela eta guztia gezurra dela. Torturapean jasandakoak kontutan hartzeko eskatu dio Egibarrek epaimahaiari.

Bruselan, Karmelo Landa HBko eurodiputatuaren laguntzaile izan zela azaldu du Egibarrek eta ukatu egin du ETAko kidea izan zenik.

Arazoak itzulpenarekin

Bi asteko etenaldiaren ondoren, '18/98 auziko' epaiketari ekin diote berriro Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Joxemi Zumalabe Fundazioaren aurkako atala amaitutzat eman zuen epaimahaiak azken saioan, eta gaur Xaki atalari ekin diote.

Mikel Egibarrek Jone Goirizelaia abokatuaren galderei erantzun die. Hasiera batean euskaraz hasi da deklaratzen, baina itzultzaileek behar besteko bermerik ez ziotela ematen iritzita, gazteleraz jarraitzea erabaki du. Egibarren salatu du Auzitegi Nazionaleko itzulpen sistemak ez duela hizkuntzaren funtzio komunikatiboa bermatzen.

Xaki atalean bederatzi lagun daude auzipetuta: hain justu 2000ko urtarrilaren 29an egin zuten Espainiako segurtasun indarrek Xakiren aurkako operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.