Hain zuzen ere, Gorka Martinez de Arkarazo Zornotzan atxilotu duten laguna da, eta Balzaren arabera, ETAren Bizkaiko egituraren azpiegitura arduraduna. Haren etxean lehergaiak, eta Galdakaon zuen beste loja batean matrikula faltsuak, lehergaigehiago eta dokumentazio ugari atzeman dutela zehaztu du. Ordenagailu bi eta furgoneta bete paper ditu bere esku Ertzaintzak une honetan, eta datu teknikoak eta helburuei buruzkoak ageri bide dira horietan. Herrizaingo Sailak uste du laster Kantabrian atentatua egitekoak zirela. Hori guztia dela eta, Bizkaiko egiturarentzat "berebiziko kolpea" dela azpimarratu du Balzak.
Aitzol Herrera Vieites Santurtzin atxilotu dute, Ziortza Fernandez Larrazabal Portugaleten eta, Askatasunaren arabera, Aritza Ferrero Ruiz Sopelan. Dena den, Herrizaingo Saileko iturriek ez dute Sopelan atxiloketarik izan denik esan; horren, ordez, Berango lagun bat atxilotu dutela agertu dute. Zornotzan atxilotutako laguna ETAko kidea dela ziurtatu du Balzak; ostera, beste hiru lagunek erakunde armatuarekin harremanik dutenetz ikertzen ari da Ertzaintza.
Goizean zehar, atxilotuak bost zirela zabaldu da. Balzak azaldu duenez, atxilotuetako baten etxean haren adiskide bat zegoen, eta horregatik sortu bide da nahasmena.
`Bizkaia egituraren' aurkako operazioa
Atxilotuak lau direla dio Balzak, eta horietako bat ETAren Bizkaiko egituraren koordinatzailea zela
Ertzaintzak gaur goizaldean hasita aurrera eraman duen operazioa, ETAren Bizkaiko egituraren aurkakoa dela azaldu du Javier Balza Jaurlaritzako Herrizango sailburuak. Atxilotuak lau direla esan du, eta horietako bat, Zornotzan atxilotu duten gizonezkoa, ETAren Bizkaiko egituraren koordinatzailea zela duela bi urtetik. Beste hiru lagunek ustez ETArekin duten harremana, berriz, ez du zehaztu. Askatasunak jakinarazi duenez, Gorka Martinez de Arkarazo, Aitzol Herrera Vieites, Aritza Ferrero Ruiz eta Ziortza Larrazabal dira atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu