Atxilotuak torturatuko dituzten beldur da AAM

2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kezka agertu du Guardia Zibilak atxilotu dituen lau lagunek «tortura basatiak» jasan ditzaketelako. Abian den prozesu politikoari Espainiako Gobernuak errepresioarekin erantzuten diola ere salatu du AAMk: «Torturarekin, espetxearekin, sakabanaketarekin eta atxiloketekin erantzuten die Espainiako Gobernuak euskal herritarron askatasun, konponbide eta bake nahiei». Atxilotuek jaso dezaketen tratuaren inguruko kezka adierazi zuten baita ere, atzo ilunabarrean, Bilboko Alde Zaharrean polizia operazioa salatzeko egin zen manifestazioan. Atxilotuak askatu! Torturarik ez! Aski da! lelopean egin zuten manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.