Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa

Atxilotuei gerta dakiekenaren arduradun Espainiako Barne eta Justizia ministroak egin ditu Azkarragak

Martin Ugalde Kultur Parkearen aurkako operazioan atxilotutako zortzi lagunak Guardia Zibilaren esku torturak jasaten badituzte, tratu txar horien arduradun Angel Acebes Espainiako Barne ministroa eta Jose Maria Michavila Justiziakoa direla adierazi du Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak. Halaber, tortura salaketarik izaten bada, bere saila haiek ikertzeaz eta nazioartean salatzeaz arduratuko dela iragarri du.

2003ko urriaren 18a
16:34
Entzun
"Tortura salaketarik izango balitz, gure saila ez da ezer egin gabe geratuko. Salaketa horiek ikertuko ditugu, eta ekintza horiek nazioarteko erakundeen aurrean salatuko ditugu. Izan ere, egoera oso larria da, aldez aurretik, duela sei bat hilabete 'Egunkaria'-ko zuzendaritzakoekin izan zen egoera bertsua gerta daitekeela planteatzeko modukoa", adierazi dio Radio Euskadi irratiari.

Ildo horretatik, atxilotuei Habeas Corpus -a ukatu izana salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.