Atxilotuek "gatazkaren konponbidearen alde" lan egin dute, Amaiurren arabera

2014ko urtarrilaren 13a
11:06
Entzun

EPPKren bitartekari taldeko kide atxilotuak askatzeko eskatu du gaur Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak, zortzi atxiltuen jarduna "publikoa, soilik politikoa eta gatazkaren konponbidearen aldekoa" izan dela argudiatuta.

Auzitegi Nazionalaren atarian egin ditu adierazpenok Iñarrituk, bertan ari baitira deklaratzen iragan asteazkenean atxilotutako zortzi lagunak. Bertara joan da Iñarritu atxilotuei eta haien senideei elkartasuna adieraztera.

"Euskal gizarteak Bilboko kaleetan argi utzi zuen ez duela onartuko Euskal Herriko bake eta normalizazio prozesuaren kontrako erasorik", ohartarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.