Unibertsitatea

Atzera bota dute Antonio Vera EHUko errektore izateko hautagaitza

Klaustroko 30 sinadura behar zituen eta 29 lortu ditu. Bestetik, errektoretzako taldean gutxienez erdiak aurkeztu behar zituen eta bi baizik ez ditu aurkeztu. Juan Ignacio Perez Iglesias da orain hautagai bakarra. Hala ere, hauteskundeak egingo dituzte.

2008ko apirilaren 24a
19:16
Entzun
Antonio Verak ezingo du EHUko errektore izan, bere hautagaitza atzera bota dutelako gaur. Ez ditu baldintzak bete. Izan ere, klaustroko 30 sinadura behar zituen, eskuz sinatutakoak denak, eta Verak 40 aurkeztu bazituen ere, horietatik eskuzkoak 29 izan dira. Bestetik, errektoretzako taldean gutxienez erdiak aurkeztu behar zituen eta bi baizik ez ditu aurkeztu.

Juan Ignacio Perez Iglesias da orain hautagai bakarra. Hala ere, hauteskundeak egin egingo dituzte EHUn, maiatzaren 22an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpusetan. 50.000 ikaslek, 4.500 irakaslek eta administrazio nahiz zerbitzuetako 1.500 langilek Perez Iglesias errektore izatea nahi al duten bai edo ez bokatuko dute.

Perez Iglesiasek (Salamanca, Espainia, 1960) Biologian lizentziaduna (1982) eta doktorea da (1986). EHUn egin zituen ikasketak. Vera (Murtzia, 1955) Aljebra matematikan katedraduna da. 2004an Iñaki Antiguedad bigarren geratu zen baina aurtengo hauteskundeetan ez parte hartzea erabaki du, nahiz eta eztabaidarako tartea zabaldu nahi duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.