Asteartean aurkeztu zuen Oriol Junqueras ERCko buruak independentziaranzko bidean eman beharreko pausoen bide-orri proposamena. Zerrenda bereiziak defendatu zituen Junquerasek, baina bateratuen aldekoa da Forcadell. Azaroaren 9ko galdeketa osteko jokalekuaz mintzatu da BERRIArekin. Honakoak dira Forcadellek esandako batzuk.
- "Independentzia lortzeko egin beharreko edozertan inplikatuko gara. Gezurra litzateke esatea egoeraren arabera erabakiko dugula zer egin".
- "Oraingoz, hautagaitza transbertsala atera dadin egingo dugu lan; baina, azkenean ez badugu lortzen, hala ere babestuko dugu prozesua gure baliabide guztiekin".
- "ANCk alderdi guztietako jendea dauka: UDC eskuinekoetatik hasi eta CUPen ezkerreko sektore erradikaleraino. Arrakasta hori da: hain aurkakoak diren jarrera politikoak elkar ditzakeen formula bat topatzea, eta elkarrekin hizketan jartzea".
- "Estatuak ez du aldatu nahi; gustura dago bere buruarekin, den bezala, eta ezin dugu ezer egin. Beraz, gure esku dagoen zerbait egitea erabaki genuen: Katalunia aldatzea".