Atzeraka egiten ari zela zihoan auto batek harrapatuta, bi urteko neska bat hil zen atzo Berrizen (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datu arabera, 19:20 inguruan izan zen ezbeharra. Osasun zerbitzuak haurra onera ekartzen saiatu ziren, baina 20:15 aldera hil zen.
Halaber, atzo pertsona bat hileta beste bi zauritu zirenauto istripuz A-124 errepidean, Guardian (Araba). 10:30 inguruan izan zen ezbeharra. Ertzaintzak jakinarazi duenez furgoneta batek eta auto batek elkar jo zuten. Istripuaren ondorioz emakume bat hil zen, eta bi gizon zauritu ziren. Autotik atera behar izan zituzten bi gizonak suhiltzaileek. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripua zerk eragin zuen argitzeko.
Atzeraka zihoan ibilgailu batek harrapatuta hil da 2 urteko neska bat Berrizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu