HONDAKINAK

Atzerapenak izango dira Gipuzkoako zabortegien itxieran

Jaurlaritzak TMB plantari ingurumen baimena ukatu ondoren, egokitzapenak egin dituzte plangintzan. Lapatx 2015eko udazkenean itxiko dute; Sasieta, berriz, 2016an.

Urtetako zabortegia asteartean itxiko dute. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 19a
18:49
Entzun

Zarauzko Urtetako zabortegia iragarritako epean itxiko dute: asteartean, hilaren 23an. Lapatxekoa (Azpeitia) eta Sasietakoa (Beasain) hurrengo urterako ixtea espero zuen Gipuzkoako Aldundiak, baina Eusko Jaurlaritzak Zubietan TMB planta egiteko ingurumen baimena ez luzatzea erabaki ondoren, datak aldatu dituzte: Lapatx 2015eko udazkenean itxiko dute, eta Sasieta 2016. urte bukaeran. Hala jakinarazi dute Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakariak, Leire Etxaniz Urola Erdiko mankomunitateko lehendakariak eta Amaia Guruzeta Urola Kostakoak.

Gogoratu dutenez, TMB planta "birziklapenean oinarritzen zelako" erabaki zuen Jaurlaritzak baimena ez luzatzea, eta erabaki hori "ulertezina" dela adierazi du Errazkinek. Ziurtatu duenez, "Gipuzkoa zabortegi kutsakorrik gabeko lurraldea izango da, Hego Euskal Herriko lehena".

Errazkinek emandako datuen arabera, aurten % 45eko batez besteko birziklatze tasa izango du Gipuzkoak, iaz baino zazpi puntu gehiago. Gainera, aurten Gipuzkoak zabortegietara 170.000 tona eramango ditu, diputatuaren arabera —"duela zazpi urte baino ia %40 gutxiago". “

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.