Atzerritarren zentro batean sartu dute SOS Arrazakeriako kide bat
Elkarteak ohartarazi du atxiloketaren berri emateko eskubidea urratu ziola Espainiako Poliziak presoari
SOS Arrazakeriako kide bat atzeman zuen iragan astearte goizean, Bilbon, Espainiako Poliziak. Madrilera igorri dute, atzerritarren atxilotze zentro batera, eta handik eman du presoak bere egoeraren berri. Atxiloketa jakinarazteko eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiteko eskubideak urratu izana egotzi dio SOS Arrazakeriak Poliziari, eta arrazaren arabera eginiko kontrolak gero eta gehiago direla ziurtatu du. Kontrol horiek eteteko, atzerritarren atxilotze zentroak ixteko eta sahararren eskubideak errespetatzeko eskatu du elkarteak. Hangoa da presoa, eta 2009az geroztik bizi da Bilbon. Aljeriak ez dio pasaportea berritu, eta ezin izan da Bizkaiko hiriburuan erroldatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu