Patxi Etxart Frantziako Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzara eraman dute, eta ETAren inguruko sumario batekin lotu dute, Efe agentziak zabaldu duenez. Frantziako legediaren arabera, ETArekin harremana duten gaietan 96 ordu pasa ditzakete Poliziaren eskuetan epailearen aurretik pasa gabe eta abokaturik gabe. Egoera honen aurrean, Askatasunak legedi horrek sortzen duen babesgabetasuna salatu du.
Atxiloketa hauek salatzeko, Askatasunak elkarretaratzeak deitu ditu Azkainen (19:00) eta Donibane Garazin (19:00).
Atxiloketak
Atzo Azkainen atxilotutako Patxi Etxart Parisera eraman dute eta Mathielde Gracie Baionan dago
Atzo Azkainen Patxi Etxart garaztarra eta Mathilde Gracie azkaindarra atxilotu zituzten. Patxi Etxart Baionatik Parisera eraman dute,Efe agentziaren arabera, Frantziako Terrorismoaren Aurkako zuzendaritzara. Mathilde Gracie, ordea,ez dakite non dagoen. Poliziak esan duenaren arabera galdeketa egin diote, baina familiari ez dio aditzera eman orain non dagoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu