Ertzaintzak atzo Barakaldon (Bizkaia) atxilotu zituen bost gazteak bihar galdekatuko ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epaileak. Sendoa Jurado, Hector Franco, Gorka Serna, Mikel Petuya eta Unai Frias atzo goizean hartu zituzten atxilo, azken hilabeteetan Ezkerraldean hainbat kale eraso egitea egotzita. Besteak beste, Lutxanako geltokian kalte handiak eragin zituen erasoa egozten diete.
Gazteak atxilotzeaz gain, haien etxeak eta zenbait lokal miatu zituzten, besteak beste, Makala gaztetxea. Gaztetxea miatu ez ezik, zigilatu egin zuten.
Bihar epailearengana eraman bitartean Ertzaintzaren esku jarraitzen dute atxilotuek. Ez daude inkomunikatuta.
Atxiloketak
Atzo Barakaldon atxilotutako bost gazteak bihar galdekatuko ditu epaileak
Bitartean, Ertzaintzaren esku jarraitzen dute, eta ez daude inkomunikatuta. Kale erasoak egozten dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu