Atsekabe handia eragin du Bilboko Basurtu auzoan neba-arreben heriotzak. Atzo neskato txikiaren heriotzaren berri zabaldu zen, segituan hil baitzen. Neba bizirik eraman zuten Gurutzetako erietxera, oso zauri larriekin, eta atzo gauean hil zen.
Auzo elkarteak agertu duenez, behin baino gehiagotan oharrarazi zioten Bilboko Udalari igarobide hori oso arriskutsua dela, eta semaforoen bidez hobeto arautzeko erabakia hartu bazen ere inoiz ez da gauzatu. Salaketa ekintzak egingo dituzte auzoko bizilagunek.
Ezbeharra
Atzo Basurtuko istripuan zauritutako 7 urteko mutikoa hil egin da
Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, atzo goizean Bilboko Basurtu auzoan, zebrabide batean, furgoneta batek harrapatuta larri zauritu zen 7 urteko mutikoa hil egin da erietxean. Mutikoa ez ezik, haren 4 urteko arreba ere harrapatu zuen ibilgailuak: neskato txikia segituan hil zen. Auzoko bizilagunek igarobidea ez zegoela behar bezala adierazi eta arautua salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu