Trafikoa

Atzo Castejongo istripuan hildako neskatoaren ahizpa bikia ere hil egin da

Oso larri eraman zuten Iruñeko Nafarroako Ospitalera, eta gaur goizean zendu da. Aitak oso larri jarraitzen du Tuterako erietxean, eta amak zauri arinak ditu. AP-15ean izan zuten ezbeharra atzo arratsaldean.

2010eko abuztuaren 12a
19:04
Entzun
G.N. 9 urteko neskato britainiarra gaur goizean hil da Iruñeko Nafarroako Ospitalean, atzo arratsaldean AP-15ean, Castejon parean, izandako istripuan oso larri zauritu ondoren.

Arratsaldeko bostak pasatxo zirela gertatu zen ezbeharra: argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gidariak -hildako nesken aitak- ibilgailuaren kontrola galdu zuen, eta bidetik atera zen Volvo markako autoa. Errepide erdibitzailean egin zituen zenbait metro, eta gidaria autoa zuzentzen saiatzean, irauli egin zen eta hainbat buelta eman zituen. Ondorioz, atzeko eserlekuan zihoazen 9 urteko bi ahizpa bikiak oso larri zauritu ziren. Bietako bat, P.N. autotik kanpora jaurtita atera zen itzulien ondorioz, eta segituan hil zen. G.N. oso larri zaurituta eraman zuten Iruñera, eta arestian esan bezala, gaur goizean hil egin da.

Aitak ere oso zauri larriak ditu, eta Tuterako Reina Sofia erietxeko zaintza berezietako unitatean dago. Ama ere ospitale berera eraman zuten, baina zauri arinekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.