Espainiako polizia iturriek agertu dutenez, atzo Les Coves de Vinroman (Castello, Herrialde Katalanak) lehertu zen autokarabana ETAk zartarazi zuen. Iturri horien arabera, ostiralean ebatsi zuten ibilgailua. Horretarako, ustez ETAko kide ziren bost lagunek autokarabanaren jabeak atxiki zituzten, Orioko (Gipuzkoa) bikote bat eta haien 4 urteko umea. Lapurretaren berri eman ez zezaten, gaur goiza arte izan dituzte atxikita. Osasunez ondo daude hirurak, eta polizia deklarazioa hartzen ari zaie.
Poliziaren iduriko, lapurtutako autokarabana baliatuz atentatu handi bat egitea zen ETAren asmoa. Castellon, ordea, Guardia Zibilak kontrolatzen zituela ohartu bide ziren ustezko etakideak, eta ibiligailua zartaraztea erabaki zuten. Atzo arratsaldean izan zen leherketa, Les Coves de Vinroman, landa eremu batean, eta zulo handi bat egin du lurrean. Bost kilometroko zabaleran entzun zen eztanda. Barne Ministerioaren arabera, 90 bat kilogramo lehergai zeuden ibilgailuan.
Atzo Castellon lehertu zen autokarabana ETAk zartarazi zuen
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Landetan (Frantzia) ebatsi zuten ibilgailua, eta jabeak atxikita eduki dituzte gaur goiza arte. Iturri horiek nabarmendu dute atentatu handi bat egiteko erabili behar zutela furgoneta, baina Guardia Zibilak kontrolatzen zituela susmatzean zartarazi egin zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu