Gertakaria

Atzo desagertutako adingabearen gorpua aurkitu dute Nafarroan

Atzo goizean desagertu zen adingabearen gorpua aurkitu dute gaur Ebro ibaian, Castejon (Nafarroa) parean. Neskatilak 15 urte zituen, eta itota hil da.

2006ko irailaren 14a
15:14
Entzun
Gaztea gaur eguerdian aurkitu dute hilik, 11:45ak aldera. Gorpua uretatik 800 metrotara ikusi dute, Castejongo zubiaren azpian. Goizean neska gaztea ez zen eskolara agertu. Neskatilaren bizkar zorroa Ebro ibaiaren ertzean antzeman zuten atzo eta bertatik hasi dituzte bilaketa lanak. Izan ere, atzo gauean argia falta zela eta eten egin zituzten bilaketa lanak.

Gaur goizean egin duen euriarengatik eta uraren indarra gogorrarengatik emaria handitu egin da eta bilaketa lanetako arduradunek zailtasunak izan dituzte. Hala ere, 15 urteko gaztearen gopua aurkitu dute azkenean. Motxila topatu zuten lekutik bi kilometro ingurura zegoen hilotza, urak eta ibaiko landaretzak erdi estalita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.