Itoizko urtegiaren inguruko herrietako bizilagunen artean kezka eta ezinegona sortu du atzo eguerdian barrundatutako zaratak. Garbitasun osoz entzun zuten burrunba Agoitz, Ekai, Aos eta Artiedako bizilagunek. Koordinakundeak esan du azken hilabeteetan lurrikara eta zaratak tartekatuz somatu ahal izan dituztela biztanleek. Bizilagunek sentitu ez dituzten hots eta mugimenduak Espainiako Geografia Institutuak erregistratu ditu.
Nolanahi ere, Itoizko Koordinakundea aztertzen ari da somatutako zarata eta sentitutako lurrikaren artean zer-nolako lotura dagoen.
Itoizko urtegia
Atzo ere zaratak sumatu zituzten Itoizko urtegiaren inguruko bizilagunek
Itoiz Koordinakundeak salatu du Itoitzko urtegiaren inguruko bizilagunek beste behin ere lurrikara eta zaratak barrundatu dituztela. 2004ko abendutik hona 28 aldiz sumatu dituzte zarata handiak, eta atzo jasotakoa orain arteko handiena izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu