Atxiloketak

Atzo Gasteizen atxilotutako gaztea libre utzi dute

Fiskalak ez du Joseba Mikel Otxoarentzat kartzelatzerik eskatu. Astero epaitegira sinatzea joateko baldintza ezarri diote, ordea.

2007ko uztailaren 27a
15:56
Entzun
Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, atzo Gasteizen Ertzaintzak atxilotu zuen laguna aske utzi dute gaur Madrilen -Joseba Mikel Otxoa, 23 urte-, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman eta Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratu ostean.

11:45 inguruan bukatu dute deklarazio hartzea. Fiskalak ez du Otxoarentzat espetxeratzerik eskatu eta baldintzapean aske utzi dute; haa, astero epaitegira sinatzea joateko baldintza ezarri diote.

Atxilotua ez dute inkomunikatu izan, Askatasunaren arabera, eta konfiantzazko abokatuarekin deklaratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.