Aurtengo sanferminetan gutxienez izan diren hiru sexu erasoak salatzeko, Peñen federazioak dei egin zien tabernariei atzo gauerdian hamabost minutuko lan uztea egitera. Gainera, gaur 17:45ean elkarretaratze isilera deitu ditu herritarrak. Bi emakumek salatu dituzte sexu erasoak, eta herenegun Bilgune Feministak beste eraso baten berri eman zuen. Astelehenean jada beste bilkura bat egin zen Udaletxe plazan erasoak salatzeko. Enrique Maia alkateak herenegun esan zuen sexu erasoak egiteko jaietaz baliatzeak are eta larriago bihurtzen duela erasoa.
Atzo gauean 15 minutuko lan uztea egitera deitu zituen Peñen federazioak tabernariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu