Indarkeria matxista

Atzo gaueko eraso matxista bat salatzeko elkarretaratzera deitu dute Legorretan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du gizonezkoak emakumea aurpegian jo zuela hainbatetan, taberna baten kanpoaldean.

Eraso matxista baten aurkako manifestazioa. Artxiboko irudia. MONIKA DEL VALLE/ FOKU
unai etxenausia
2021eko abuztuaren 6a
18:27
Entzun

Atzo herriko taberna batean eraso matxista bat gertatu zela salatu du Legorretako talde feministak. Biktimari babes osoa eskaini diote, eta elkarretaratzera deitu dute, 19:00etan, herriko plazan.

Nahiz eta Ertzaintzak ez duen eraso matxistatzat jo, udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunarekin, irmo salatu du erasoa, eta «babes osoa» eskaini dio erasotua izan den emakumeari. Horregatik, martxan jarri du indarkeria matxistaren aurkako protokoloa: «Agerian dago erasoaren izaera matxista: gizonezko batek indarkeriazko eraso larria egin dio emakume bati». Udalak ere herritar guztiei dei egin die, «ardura» har dezaten eta protestan parte har dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du gizonezkoak emakumea aurpegian jo zuela hainbatetan, taberna baten kanpoaldean eztabaida bat izan eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.