Atzo Legutianon (Araba) izandako istripu batean zauritutako hiru moto-gidarietako bat hil egin da gaur, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Gizonezkoa zen hildakoa (JM.M.M.) eta 39 urte zeuzkan.
Istripua atzo goizeko bederatzi eta erdiak pasa zirela gertatu zen, N-240 errepidean. Hiru gidariek motoen kontrola galdu zuten, eta errepidetik irten zuten.
Gaur hil den lagunaz gain, 34 urteko E.C.J., gizonezkoa ere ospitalera eraman zuten.
Istripua
Atzo Legutianoko istripuan zauritutako moto-gidari bat hil egin da gaur
Gizonezkoa zen eta 39 urte zeuzkan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu