Gizartea

Atzo Mutrikuko istripuan zauritutako beste gaztea hil egin da

Autoan haren ondoan zihoana atzo zendu zen.

2008ko uztailaren 14a
15:40
Entzun
Atzo arratsaldean Mutrikun (Gipuzkoa) Hondarbeltz parean izandako auto istripuan zauritutako beste laguna ere hil egin da, gaur. Gidari zihoan -A.T.A.-, eta 20 urte zeuzkan. Atzo Arantzazu Donostiako erietxera eraman zuten, eta hantxe zendu da.

Gidari haren alboan zihoana atzo hil zen -A.M.M., 20 urteko gizonezkoa-, istripuan bertan.



GI-638 errepidean, oraindik nola ez dakitela, Citroen Saxo batek eta Peugeot 307 batek aurrez aurre jo zuten. Lehen autoan zihoazen hil diren biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.