Atzo iluntzean Pasaiako (Gipuzkoan) udalbatzarrean gertatutako argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak, Bixen Itxaso PSE-EEko zinegotzi eta alkate ohiari bekaina ireki baitzioten, albiste agentzien arabera, ezker abertzalearen jarraitzaileek.
ANVko udal gobernuaren aurka EAJk eta PSE-EEk bultzatutako mozio etikoa eztabaidatu zuten atzo Pasaiako udal batzarrean. Hain zuzen ere, mozioa aurrera atera zen PSE-EEren (5 zinegotzi), EAJren (bi zinegotzi) eta PPren (zinegotzi bat) zortzi botoekin. ANVko zazpi hautetsiek kontra bozkatu zuten, eta abstenitu egin ziren EB-Aralarreko zinegotzia eta EAkoa.
Tentsioa nabarmena zen hasieratik, baina mozio etikoa onartu eta gero lehertu ziren istiluak: ANVren aldeko herritar batek hitza hartzean PSEko zinegotziak beren lekuetatik altxa eta aretotik ateratzen hasi ziren. Albiste agentzien arabera, ezker abertzalearen jarraitzaileek zinegotzi sozialisten aurka hasi ziren orduan, eta norbaitek ukabilkada eman zion Itxasori bekainean. Zauri txiki bat du zinegotziak.
Politika
Atzo Pasaiako udalbatzarrean gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza
Liskartsua gertatu zen atzo iluntean =i mozio etikoa=i eztabaidatu zuten bilkura. Bixen Itxaso PSE-EEko zinegotzi eta alkate ohiari zauria egin zioten ukabilez bekainean, ustez ezker abertzalearen jarraitzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu