300 lagun elkartu dira gaur Bergaran (Gipuzkoa), atzo goizean herri hartan bertan ustez ETAk Epaitegiaren kontra egindako atentatua salatzeko. Hamabost bat kiloko lehergailua jarri zuten, eta kalte material handiak sortu ziren eztandaren ondorioz.
EAJk, PSE-EEk, EAk eta Aralarrek deitu dute gaurko mobilizazioa, eta EAE-ANVko ordezkariak ez dira izan -alderdi hau dago Bergarako udal gobernuan iazko ekainetik, Aralarrekin batera-.
Ordu laurdenez isilik egon dira, San Martin plazan, pankartarik gabe. Bihar udalbatzarra izango dute udal alderdiek. German Muruamendiaraz EAJko zinegotziaren iritziz, "nahikoa zaila" izango da alderdiek atentatuaren kontrako idatzia hitzartzea.
Han izan da Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, eta "bonbekin inora ere ez" dela joaten esan du.
Atentatua Frantzian
Atzoko atentatuaren kontrako elkarretaratzea egin dute Bergaran
300 lagun bildu dira, EAJk, PSE-EEk, EAk eta Aralarrek deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu