Errepide istripu handia gertatu zen atzo arratsaldeko lehen orduan A-625 errepidean, Amurrio (Araba) parean: lur orotariko ibilgailu batek eta kamioi batek elkar jo zuten, ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Talkaren ondorioz, lur orotarikoan zihoazen hiru lagun -16 urteko neska bat eta 18 urteko bi mutil- hil egin ziren, eta beste bat -17 urteko neska bat- oso larri eraman zuten helikopteroz Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera. Kamioiaren gidaria ere zauritu zen, baina ez hain larri.
Hildako eta zauritutako gazteak Amurrioko Zaraobe institutuko ikasleak ziren, eta hori dela eta, gaur ez da eskolarik izango bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasketak ematen dituen ikastetxe horretan. 11:15ean zuhaitza landatuko dute hildakoen omenez.
Errepideak
Atzoko istripuan hildako ikaskideenganako dolua adierazteko eskolarik gabe Amurrion
16 eta 18 urteko hiru gazte hil ziren atzo A-625 errepidean beren ibilgailuarekin kamioi bat jota; beste bat larri zauritu zen. Zaraobe institutuko ikasleak ziren. 11:15etan zuhaitza landatuko dute haien omenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu