Operazio handia egin zuen Frantziko Poliziak atzo, Ipar Euskal Herrian. ETAkoak zirelakoan 21 lagun atxilotu zituzten eta hainbat "zulo" atzeman zituzten. Diru pila handiak ere topatu dituztela esan dute polizia iturriek.
Atxilotuen artean Mikel Albisu, Soledad Iparragirre, Lurdes Urdanpilleta eta Peio Alcantarillaren izenak bakarrik eman zituzten iturri ofizialek. Askatasunak jakinari zuenez, atxilotuen artean daude Miguel Negrete, Jose Ramon Arano Urdiola, Arricau-Cassiau, Maryse Lavie, Robert Arranbide, Didier Arranbide, Peio Serbielle, Xabi Oxarango eta azken horren gurasoak eta arreba. Oxagarangoren gurasoak eta arreba aske utzi dituzte. Falta diren zazpi lagunak nortzuk diren jakiteko dago oraindik. Askatasunak jakinarazi duenez atxilotutakoen seme-alabak euren sendikoekin daude jada, Albisu eta Iparragirreren haurra izan ezik.
Gaur, miaketekin jarraitzen ari da polizia, eta Espainiako informazio agentzien arabera litekeena da polizia asteetan aritzea lan horretan. Laurence Le Vert eta Marie Antoinette Houyvet epaileak miaketak gainbegiratzen ari dira. Saint Pierre d'Uribeko "zuloan" tiroak botatzen ikasteko galeria bat aurkitu dutela jakinarazi dute polizia iturriek. Esan dutenez, lurrazpian dago. Ehuka kilo lehergai ere aurkitu zituztela esan dute. Lurrazpiko zuloak Hendaian, Urruñan, Domezainen eta Salies-de Bearnen topatu dituzte.
Datozen egunetan operazioa irekita
Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok gaur Espainiako SER irratian esan duenez, operazioak irekita jarraituko du datozen egunetan. Gainera, atzo informazioa asko atzeman zutela azpimarratu du, eta hura dena aztertzeko hilabeteak beharko dituztela.
Mikel Antzak eta Soledad Iparragirre ETAren "kupulakoak" direla esan du Alonsok, eta beste 18 atxilotuek "maila garrantitsuko" ardurak zituztela. Hala ere, oraindik atxilotu batzuk identifikatzeko eta beraien egitekoa zein den aztertzeko dagoela jakinarazi du.
"Ezuste bikaina"
Frantziako Zerbitzu Sekretuen buru Pascal Mailhosek Le Figaro egunkariko elkarrizketa batean esaten duenez, Mikel Antza eta Soledad Iparragirre atxilotzea "ezusteko bikaina" izan da. "Ezkutalekuen jabeez gain, ETAko jendea topatzea espero genuen, baina goi arduradunak atxilotzea ezusteko bikaina izan da".
Espainiako Justiziak Iparragirre berehala entregatzea eskatu dio Frantziari, eta Garzonek Albisu itaundu nahi du
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Soledad Iparragirre berehala Espainiaren esku uzteko eskatudu.
Iparragirrek 20 kausa ditu Espainiako Auzitegi Nazionalean. Haietako 10 hilketak egiteagatik dira, eta zortzi terrorismo delituak egiteagatik.
Bestalde, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Mikel Albisu itauntzea eskatu du.
Gainera, bilatutako informazioa aztertzen uzteko eskatuko dio Espainiak Frantziari. Hortik Albisuk parte hartu zuen ekintza konkreturen bat aurkitzeko helburua dutela esan dute Espainiako informazio agentziek.Izan ere, Albisuri "talde armatuko kide izatea" leporatzen zaio, baina ez dago ekintza konkreturik egin duen aztarnarik. Espainian "talde armatuko kide" izatea "gaizkile elkarteko kide" izatearen parekoa da Frantzian. Beraz, Albisu Frantzian epaituko dute, eta han zigorra beteko du. Espainiak ezin izango du bere estradizioa eskatu, hortaz.
Atxiloketak
Atzoko operazioan atzemandakoa aztertzeko hilabeteak beharko direla esan du Alonsok
ETAkoak direlakoak, 21 lagun atxilotu zituen atzo Frantziako Poliziak, haien artean Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre. Operazioan, lehergailu eta agiri ugari atzeman zituztela jakinarazi dute, eta Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok gaur jakinarazi duenez, agiri horiek guztiak aztertzeko hilabeteak beharko dira. Gainera, lortutako informazioa garrantzitsua izango dela azpimarratu du Alonsok. Atzo atxilotutakoetako hiru aske utzi zituzten atzo gauean, Xabi Oxarangoren gurasoak eta arreba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu