Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 13:15 aldera aurkitu dute gorpua Sestaon (Bizkaia). Herritar batek ikusi du uretan, itsasadarraren ondotik paseatzen ari zela. Gurutze Gorria eta Ertzaintza tokira bertara joan dira abisua jaso dutenean.
Gorpua erreskatatu egin dute, eta Ertzaintzak hildakoaren identitatea zehaztu du: atzotik desagertuta zegoen 52 urteko emakumea da.
Ertzaintzak abian du emakumearen heriotza argitzeko ikerketa. Dena den, orain arteko zantzuetan oinarrituta, Ertzaintzak uste du emakumeak bere buruaz beste egin duela.