Giza-katea Donostiako Udalaren aurrean hasi da, eta PP, PSE-EE eta EAJren egoitzetatik igaro ostean, Easo Plazan amaitu da. Giza-katea lehendabizi EAJren egoitzaren aurretik igaro da. Bertan, AuBko eledun Joserra Etxeberriak "herriak emandako eserlekuak itzultzeko" eskatu dio EAJri. Ondoren, PSE-EEren egoitzatik igaro da giza-katea, eta, azkenik, PPren egoitzatik. Ertzain ugari hiru egoitzak babestu dituzte egun osoan zehar. AuBko ordezkariek gutun bana utzi dute hiru egoitzetan.
AuBko bozeramaile Inazio Agirrek Ibarretxeren adierazpenetan kontraesanak ikusten dituela adierazi du. “Ibarretxek behin eta berriz aipatzen du euskal gizartearen borondatea errespetatu behar dela. Hala ere, iragan maiatzaren 25ean herritarrek erabaki zutena betetzeko ez du ezer egiten. Herriak esan zuena ez da betetzen ari”.
"Herriaren erabakia onartu dadin" Juan Jose Ibarretxerekin eta Miguel Sanzekin bilera bat egiteko asmoa azaldu du legez kanpo utzitako herri plataformen izenean Hernaniko alkate ohi Mertxe Etxeberriak.
AuBren giza-katea
AuBk eta herri plataformek "herriaren erabakia onartzea" eskatu dute Donostian
AuBk eta Espainiako Justiziak legez kanpo utzitako herri plataformek deituta, ehunka lagunek "herriaren erabakia onartzea" eskatu dute Donostian egindako giza-katean. Era horretan, iragan maiatzaren 25eko hauteskundeetan izandako “putxerazoa” salatu nahi izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu