EAEKo hauteskundeak

Aukera Guztiak-entzat sinadura emandako 17.000 lagunak aztertuko ditu Fiskaltzak

Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok baieztatu egin du, Aukera Guztiak hautesle elkartea hauteskundeetara aurkezteko sinadura eman duten 17.000 lagunak aztertzen ari dela polizia. Gainera, sinadura bilketan Batasunak parte hartu duela frogatzea zerrendaren kontra egiteko nahikoa dela iritzi dio. Hala ere, esan du, Batasuna eta Aukera Guztiak lotzen dituen froga "dokumental" bat badutela, non "Batasuneko diputatu batek espetxean dagoen ETAko buruzagi bati legebiltzarrean egoteko estrategia kontatzen dion".

2005eko martxoaren 17a
19:12
Entzun
Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok baieztatu egin du Aukera Guztiak hautesle elkartea EAEko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura eman duten 17.000 lagunak ikertzen ari direla: "Segurtasun indarrak ETAren sarea deitzen denaren inguruan dituzten datuak gurutzatu behar dituzte", esan du.

Conde Pumpidok gaineratu du, Aukera Guztiak hautesle elkarteak EAEko hauteskundeetara aurkezteko behar zituen sinadurak biltzen Batasuna parte hartu duela frogatzen bada, zerrenda horien kontra joateko nahikoa dela".

Gainera, irrati batean esan duenez, badute Batasuna eta Aukera Guztiak-en lotura frogatzen duen dokumentu bat: "Batasunako diputatu batek ETAko preso bati" bisitan azaldu zion hauteskundeetarako prestatu zuten estrategia: "estrategia horretan zehazten da bi zerrenda egongo direla: bata Batasunakoa argi eta garbi, eta bestea zuzenean harremana ez duten pertsonez osatua, eta bigarrenaren bidez lortuko luke Batasunak legebiltzarrean parte hartzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.