Aukera Guztiak hautesleelkarteko Dionisio Amundarainek adierazpenak egin ditu gaur Lazkaoko udaletxe aurrean, eta lehenik eta behin, beraien zerrenda EAEko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura eman duten guztiei eskerrak eman dizkie: "Esker beroenak beren sinadura ematera joan den Euskal Herriko jende guztiari. Guk aurpegia eman genuen eskubide batzuen alde. Eta sentsibilitate hori agertu dute sinatzaile horiek guztiek ere". Eskerrak eman ondotik azaldu du, beharrezkoak zituzten sinadura guztiak lortu dituztela.
Argi eta garbi utzi du, Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok beraien zerrenda inpugnatzen badu, hori "astakeria galanta" izango dela. Izan ere, Aukera Guztiak hautesle elkartea 13 laguneko taldeak sortu zuela azpimarratu du, eta horien artean ez dagoela ez ETAko kiderik, eta ezta Batasunekorik ere. Gainera, bihar aurkeztuko dituzten zerrendetan ere ez dagoela ETAko eta Batasuneko kiderik azpimarratu du. Beraz, bera ziur dago ez dutela zerrenda baliogabetuko.
Amundarainek esan du, Aukera Guztien zerrenda legez kanpo uzten badute, Euskal Herrian "familia asko legez kanpo utzi" beharko liratekeela, "baita hainbat erlijio komunitate, eta parrokia ere, eta baita gotzaindegia bera ere"
EAEko hauteskundeak
Aukera Guztiak hautesle elkarteak lortu ditu behar zituen sinadurak
Aukera Guztiak hautesle elkarteak jakinarazi du, dagoeneko lortu dituztela EAEko hauteskundeetara aurkezteko behar zituzten sinadura guztiak, eta bihar bertan emango dutela beraien zerrendagaien berri. Hori bai, beraien zerrendak inpugnatzea "astakeria bat" izango litzatekeela aurreratu dute. Izan ere, atzo Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok iragarri zuen, zerrenda inpugnatuko duela, bera ziur baitago Aukera Guztiak "Batasunaren tapakia" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu