Politikoen solasaldia

Aukera Guztiak plataformak hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea duela nabarmendu dute tertuliakideek

Aukera Guztiak hautes elkarteak apirilaren 17ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan parte hartzeko "eskubide eta zilegitasun osoa" dutela nabarmendu dute Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioko bost tertuliakideek. Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak eta Mikel Arana EB-Berdeak taldeko ordezkariak hala ere, plataforma horrek "zalantza asko" piztu dituela esan dute. Batasuneko Pernando Barrenak, berriz, Batasunak datorren astean herrialdekako zerrendak aurkeztuko dituela aurreratu du.

2005eko martxoaren 4a
16:06
Entzun
"Batasunak eta Aukera Guztiak plataformak estatu demokratiko batean parte hartzeko eskubide osoa" dute esanez hasi du hitz aspertua Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak. Hala ere, eta zenbait hedabidetan kaleratutako informazioari erreparatuz, Aukera Guztiak plataformak "zalantza asko" piztu dituela esan du, eta parlamentarioak lortuz gero, Eusko Legebiltzarrean parte hartu behar dutela nabarmendu du. "Une historiko honetan eta EAEko Estatutu Politiko berri baterako proposamena aurrean dugula, ezin da blokeo jarrerarik hartu", zehaztu du.

Mikel Arana EB-Berdeak taldeko kidearentzat, Aukera Guztiak plataforma "herri honen bizi duen normaltasun ezaren adierazle" bat da. "Zurrumurru asko entzun dira, zalantza asko plataforma horren inguruan", zehaztu du. Apirilaren 17a bitartean zer gertatzen den ikusi egin beharko dela esan du Aranak.

Barrena: "Batasunak eskubidea du parte hartzeko"

Batasuneko Pernando Barrenak Jose Antonio Pastor PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak atzo esandakoak ekarri ditu gogora. Pastorrek atzo esan zuen Aukera Guztiak plataformak parte hartzeko eskubidea izango duela, eta Barrenaren iritziz, ardura politiikoa duen pertsona batek hori esatea "lotsagarria" da. "Pertsona horiek ez dute inolako sententziarik, eta argi gelditu da berriz ere arbitrarioki jokatzen ari direla zenbaitzuk, eta ahaztu egiten zaigu eskubide zibil eta politikoak daudela jokoan", adierazi du.

Barrenaren esanetan, Aukera Guztiak plataformaren bultzatzaileek "egoera larria" dela uste dute, eta horregatik aurkeztu dute euren aukera. "Ez da kontraesankorra Batasunak jokatzen duen paperarekin. Batasunak eskubidea du parte hartzeko, eta Batasunak herrialdekako zerrendak aurkeztuko ditu datorren astean", nabarmendu du.

Olano: "Ikuspegi eta arazo guztiei eman behar zaie erantzuna"

Markel Olano EAJko burukideak pertsona guztiek hauteskundeetan parte hartzeko esan du, baina Euskal Herrian, egun, eztabaida asko daudela zabalik gogoratu du, eta horregatik "ikuspegi eta arazo guztiei eman behar zaie erantzuna". Hala, Olanok "ezinbesteko" hiru puntu ekarri ditu gogora. "Batetik, Alderdien Legearen aplikazioa, bigarrenik, bortizkeriaren mehatxuan bizi direnen egoera, eta azkenik, gure herriko arazo politikoa, Frantziarekin eta Espainiarekin dugu arazo politikoa, normalizatu beharrekoa", esan du.

Ramon Etxezarreta PSE-EEko kideak esan du pozten dela jendea egotea aukera guztiak hauteskundeetan egotearen alde agertu direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.