BERRIA Telebistaren Esan ahala saioak Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea eta Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidentea bildu ditu aukera politiko berriaz eztabaidatzeko. Pello Urzelai BERRIAko Politika saileko arduradunak gidatu du saioa. Egunkariak bihar argitaratuko du mahai-ingurua. Aurrerapena da hau.
Saioa herenegun (hilak 13) grabatu zuten, Lasarte-Orian, Digitalak produktoraren estudioetan.
BERRIA Telebistak iazko maiatzean ekin zion Esan ahala-ri.
BERRIA TB: 'ESAN AHALA'
Aukera politiko berria hizpide
BERRIAk Pello Urizar, Patxi Zabaleta, Rufi Etxeberria eta Joseba Egibar bildu ditu, eta mahai-ingurua bihar argitaratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu