EAEko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

"Aukera politiko guztien parte-hartzea bermatuta egon arte" hauteskundeetara ez deitzea eskatu dio Batasunak Ibarretxeri

"Aukera politiko guztien parte-hartzea bermatuta egon arte, Ibarretxek ez luke hauteskundeetara deitu behar". Hala mintzatu da gaur eguerdian Donostian Batasunako kide Rakel Peña. Peñak, hurrengo apirilaren 17an egingo diren Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeei begira, Batasunak prestatu dituen ekimenak eta deialdiak aurkeztu ditu. "Datozen egunetan ekimen bat aurkeztuko dugu Eusko Legebiltzarrean; bertan apirileko hauteskundeetan aukera politiko guztien presentzia bermatzeko eskatuko diegu alderdi politiko guztiei. Hor ikusiko da zein dagoen Batasuna aurkeztearen alde eta zein ez".

2005eko otsailaren 5a
13:26
Entzun
Rakel Peñak adierazi duenez, "Batasunak hauteskundeetan parte-hartzeko duen nahia azaldu du. Hori gauzatu ahal izateko, pilota ez dago soilik Madrileko teilatuan. Pilota ere euskal gizartearen teilatuaren gainean egon badago, euskal alderdi, erakunde eta arduradun politikoen teilatuan. Guztion ardura da normaltasun politikoa lortu asmoz urratsak ematea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.