euskara

Aurelia Arkotxa euskaltzain oso izateko proposamena

2007ko otsailaren 23a
16:38
Entzun
Aurelia Arkotxa euskaltzain oso izateko proposamena egin dute gaur, Euskaltzaindiaren bileran, Emile Larre, Jean Louis Davant, Txomin Peillen eta Beñat Oihartzabalek. Hurrengo hilean egingo dute bozketa. 25. eserlekua betetzeko bi hilabeteko tartea izan dute euskaltzainek eta Arkotxaren izena baino ez dute bota.

Gaur egun euskaltzain urgazlea da.

Arkotxa Baigorrin (Nafarroa Beherea) sortu zen, 1953ko urriaren 3an. Hendaian bizi da aspalditik. Filologia Hispanikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktoretza lortu zuen. Euskaltzaindian Literatura Ikerketa batzordeko kidea da.

BERRIAko iritzi kolaboratzailea ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.