Aurkako botorik gabe onartu du atez atekoa jartzea Antzuolako Udalak

Erredakzioa
Donostia
2010eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Antzuolako Udalak (Gipuzkoa) osoko bilkura egin zuen atzo arratsaldean, eta aurkako botorik gabe onartu herrian atez atekoa jartzea. Pedro Iturbe alkatea pozik agertu da bozketaren emaitzarekin, atez ateko hondakinen bilketa abiatu ahal izango dutelako. Zazpi zinegotzik eman dute baiezkoa, eta beste bi abstenitu egin dira -bi zinegotzi faltatu ziren atzoko osoko bilkuran-. Irailean hasiko dira sistema berrira egokitzen, parte-hartze prozesuarekin. Udal ordezkariek uste dute hiru bat hilabetean, abendua amaitu aurretik, atez ateko bilketa egiten hasi ahal izango dutela. Debagoieneko mankomunitateak astelehenean erabaki zuen eskualdeko zortzi herrietan, epeka, atez ateko bilketa ezartzea, eta Antzuolari egin zion proposamena; atzo berretsi egin zuen udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.