ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Aurkeztu dute Aldaketa, Nafarroako Gobernua babesten duten alderdien hautagaitza

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Senatura Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak aurkeztuko duten hautagaitza bateratuaren aurkezpen ekitaldia egin dute Iruñean.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren hautagaitza bateratuaren aurkezpen ekitaldiaa. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 6a
17:08
Entzun

Geroa Baik, EH Bilduk eta Ezkerrak aukeratuko dituzte hiru hautagaiak, eta Ahal Dugu-koa izango da parlamentuak izendatutako senataria. Probintzia bakoitzetik hiru senatari aukeratzen dira boto bidez, zerrenda irekietan, eta autonomia erkidegoko parlamentuak izendatzen du laugarrena. Nafarroan, Ahal Dugu-ko Idoia Villanueva izango da senatari autonomikoa.

Nafarroako Gobernua babesten duten alderdiek senaturako hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia egin dute Iruñeko San Agustin kaleko Antzerki Eskolan. EH Bilduk Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna eta Ezkerrak Iñaki Bernal hautagaiak aurkeztu ondotik, Gero Baik Ana Lujan Tuterako Argia ikastolako zuzendari ohia hautatu du Senaturako zerrenda bateratuan joateko.

Hautagai elkarte baten formula erabiliko dute, eta, beraz, 5.000 sinadura bildu beharko dituzte abenduaren 20ko bozetara modu horretan aurkezteko. "Nafarroako aldaketaren ahotsa Madrilen entzungo denaren bermea da Aldaketa", adierazi du Zamorak aurkezpenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.