Hilda aurkitu dute igande arratsaldean Lekeitio (Bizkaia) parean desagertu zen urpeko arrantzalea. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, 24 urte zituen, eta urpekari aditua zen, urte askoan ibilitakoa.
Igandean bertan hasi zituzten erreskate lanak, eta atzo eta gaur jarraitu dute. Aditu talde zabala ibili da bilaketan; izan ere, Ertzaintzari eta Gurutze Gorriari Guardia Zibilen erreskate talde bat eta AZTI ikerketa zentroaren itsasontzi bat gehitu zitzaizkien azken orduetan.
Igandean, bi lagun zebiltzan arrantzan Santa Katalina itsasargiaren parean, eta batek bestearen arrastoa galdu zuen. Ertzaintzari abisua 17:45 aldera eman zion. Berehala jarri ziren abian bilaketa lanak, baina ez herenegun, ez atzo ez zuten arrantzalea topatu.
Seguimos en la búsqueda de Lekeitio.
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) July 5, 2021
Lekeitioko bilaketan dihardugu.#uvrpic.twitter.com/hinww6EsIA