Herritar batek aurkitu du gizona, gaur eguerdian. Ertzaintzaren arabera, «ondo» zegoen, baina sasi batzuen artean erori omen zen, eta ezin zen hortik mugitu.
Familiak larrialdi zerbitzuetara deitu zuen astelehenean, gizonak arratsaldean eman ohi duen ibilalditik ohiko orduan itzuli ez zelako. Orduz geroztik ibili dira desagertutako gizonaren bila, baina Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuen bilaketa lanak eten zituztela, eta gaur goizean goiz ekingo zietela berriro. Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA ibili dira bilaketa lanetan, ehundaka herritarren laguntzarekin.
ð;ÂÂ;Â;ŸÂš¨ #MarkinaXemein Larrialdi Zerbitzuak galdutako 82 urteko gizon baten bila ari dira atzo arratsaldean@112_SOSDeiak@DYABizkaia@CruzRojaBizkaia@udaltzaingoak
— Ertzaintza (@ertzaintzaEJGV) June 1, 2021
â;ÂÂ;Â;žÂ• https://t.co/NdFWcEmiEUpic.twitter.com/8KD3hl2BUH