Politika

Aurore Martin atxilotzeko agindua eman du Frantziak

"Batasunaren baitan ekimen politikoan segitu ahal izateko" gordetzea erabaki du ezker abertzaleko kideak.

2010eko abenduaren 22a
16:10
Entzun
Paueko Fiskaltzak Aurore Martin bilatu eta atxilotzeko agindua eman du. Ezker abertzaleko kideak atzo eman zuen "Batasunaren baitan ekimen politikoan segitu ahal izateko" gordetzeko bere erabakiaren berri, Espainiaratu ez dezaten. Gaur Polizia etxean agertu ez dela ikusirik, Paueko Fiskaltzak behin behineko agindua eman du.

Atxilotuz gero, hamar eguneko epean Espainiaratuko lukete Martin, Espainiako Barne ministerioko iturriak aipatuz albiste agentziek azaldu dutenez. Espainiaratze horren kontra agertu dira hainbat eragile azken asteetan, eta azkenekoz herenegun gauean bertan Pauko Kontseilua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.