poliTIKA

Aurore Martinen Espainiaratze erabakiaren kontrako manifestazioa abenduaren 4an Baionan

Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek deitu dute martxa, euroaginduaren aurrean ezin delako isilik geratu. Aurreko larunbatean 1.300 lagun bildu ziren.

2010eko azaroaren 25a
12:21
Entzun
Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek Aurore Martin Batasuneko kidearen Espainiaratze euroaginduaren aurkako beste manifestazio bat egingo dute abenduaren 4an, Baionan. 16:00etan abiatuko da martxa, Euskaldunen plazatik, Euroagindurik ez! Eskubide zibil eta politikoen alde lelopean.

Lehengo larunbatean 1.300 lagun elkartu ziren hantxe, aldarrikapen berarekin. Batasuna, AB, Europe Ecologie-Berdeak, Askatasuna, Segi, LAB, ELB, Sud-Solidaires, Giza Eskubideen Liga, Euskal Herria Zuzenean edota Anai Arteak eragileak manifestazioan izan ziren, eta abenduaren 4koan ere izango dira.

Haien arabera, kasu horren aurrean ezin da isilik egon. "Bestela, hori konplizitatearen erakusle izango da eta Batasunaren legez kanporatzearen aldekoa". Amaia Rekarte defentsa abokatuak berretsi du Paueren erabakia "oso larria" dela, eta azpimarratu du Martin Espainiako Estatuan egindako agerraldiengatik Espainiaratuko dutela, ez Frantziako Estatuan egindakoagatik.

Auzitegiak asetartean onartu zuen euroagindua, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatutakoa. Martinek helegitea aurkezteko aukera du. Oraingoz, libre dago.

Paueren erabakia aurrekaria izan daiteke; izan ere, Frantziako herritartasuna daukan herritar baten aurka ekimen politikoengatik euroagindua onartu den lehen aldia da Martinena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.