Politika

Aurore Martinen kasua ulertezina dela dio 'Le Nouvel Observateur' aldizkariak

Frantziako aldizkariak hiru orrialdeko artikulua egin du Batasuneko kidearen kasua abiapuntutzat harturik. Martinen ibilbidea aztertu ondoren, Isabelle Monnin kazetariak dio ulertezina dela haren kontrako euroagindu eskaria egitea eta, batez ere, lehen aldiz frantses herritartasuna duen pertsona bat kanporatzea.

Aitor Renteria.
2012ko abenduaren 7a
20:56
Entzun

Le Nouvel Observateur aldizkariak azpimarratu du Frantzian delitu ez diren ekinaldi politikoengatik eskatu zuela Espainiak euroagindua. Paueko epaileak euroagindua onartu zuen, baina bakarrik Espainiako Estatuan egin ekitaldi politikoak aintzat hartuz. Kazetariak nabarmendu du Espainiak ez duela kontuan hartu ebazpena eta Frantziako Estatuan egindako agerraldiengatik auzipetuko duela Aurore Martin.

Frantziako Poliziak azaroaren 1ean atxilotu zuen Aurore Martin Batasuneko kidea, Mauletik gertu.

Manuel Valls Frantziako Barne ministroaren jarrera ere aztertu du aldizkariak. Izan ere,  Vallasek jakinarazi zuen lurralde elkargoaren eskaria, Ipar Euskal Herriko hautetsi gehienek sostengatua, ez dela sortuko "ETA desegin arte". Nabarmendu du hautetsiek lurralde elkargoa sortzea eta Martin libre gelditzea eskatu dutela, Euskal Herriak izan dezakeen bake prozesua sostengatzeaz gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.