politika
Aurre negoziaketarik ezean, SAk ez du 'Ibarretxeren plana' onartuko
Estatutu berrirako proposamenari ez diotela baiezkorik emango adierazi du Pernando Barrena Batasuna kideak, aurretik 'Ibarretxe Plana' aldatzeko negoziaketarik ez badago: "Ezker Abertzalea aukera guztiei irekita dago, baina Ibarretxe plana orain dagoen moduan ez dugu onartuko". Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan ETAren ekintzen gutxitzearen inguruan ere mintzatu da Barrena, eta "egoera politiko berri bat ahalbidetzeko saiakera" bezala interpretatu du.
Ibarretxe planaren hitzaurrearekin bat egiten duela esan du Barrenak, Euskal Herriko zazpi lurralde historikoak aintzat hartzen baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu